Arautegiaren betetze maila osoa babesten dugu.

Zure eraikinean legez kanpo ari diren etxebizitza turistikoak daudela uste baduzu, hemen modu erraz eta seguruan kontsultatu dezakezu.

Euskadin, kalitatezko eskaintza arautu zabal bat izan arren, legez kanpo ari diren etxebizitzak ere badira. Erabilera turistikoko etxebizitza ilegalek, arautegia betetzen duten etxebizitza turistikoei kalte ikaragarria egiteaz gain, bizilagun eta etxebizitza turistikoen arteko bizikidetzari ere kalte egiten diote.

Hurrengo formularioa osatuz gero, erabilera turistikoan ustiatzen den edozein etxebizitza beharrezko baimenak dituela egiaztatuko dugu.

Era berean, Aparturek beharrezko frogaketak egingo ditu eta etxebizitza horren egoerari buruz informatuko dizu. Etxebizitza legez kanpo ari bada, Aparture-k bere izenean salaketak jarriko dizkio. Beraz, zure datuak, ez dira inoiz ere salaketetan agertuko.

Eskaintza arautu bat babestuz, arautegiaren betetze maila osoa, zerga bilketa egokia eta kalitatezko enplegua sustatzen dugu.

powered by Typeform

Socios / Kideak

Colaboran / Laguntzaileak

Copyright © 2016 APARTURE. All Rights Reserved. Made with love by YSM