
Aparture Forum urteko ospakizunean, Eredu 2025 Saria eman zen. Aurten, Zinemaldira saritu du Euskadiren posizionamendu turistiko eta kulturalean egindako ekarpenagatik. Saria Maialen Belokik, jaialdiko zuzendariordeak, jaso zuen.
Esker oneko hitzetan, Belokik jaialdiaren alderdi kulturaletik harago doan guztia aipatu zuen, duela gutxiko inpaktu ekonomikoaren txostenean frogatu bezala. Bertan adierazten zen zeharkako inpaktua, ia 14 milioi eurokoa, jendea mugitzearekin lotuta zegoela, eta kopuru horren zatirik handiena (10,7 milioi) hiria kanpotik etorri eta gaua igaro behar duten bisitariei egozten zaiela. Datuak ez ezik, Zinemaldiak kulturarekin engaiatutako hiri-proiekzioa erakusteko egindako ekarpena ere nabarmendu zen, helmuga baten balio positiboak transmitituz. Horri esker, jaialdiaz kanpo ere, jasotzen ditugun bisitari askorentzat interesgarria eta erakargarria den posizionamendua lortzen da.