Basquenjoy Hondarribia

Deskribapena

Basquenjoy Hondarribian epe labur eta ertainetarako etxebizitza-alokairuak kudeatzen ditugu. Bezeroei arreta pertsonala eskaintzen diegu, Hondarribian bizi baikara; horri esker, eskura gaituzue zalantza, kontsulta, aholkularitza edo behar duzuen edozein zerbitzurako. Kudeatzen ditugun etxebizitzak kokapen-, kalitate- eta ekipamendu-irizpideen arabera hautatzen ditugu, eta guztiak daude Eusko Jaurlaritzako Turismo Sailaren erregistro ofizialean inskribatuta. Halaber, bisitariari hiriari eta inguruari buruz behar duen informazio guztia ematen diogu, bai eta behar dituen zerbitzuei eta interesatzen zaion guztiari buruz ere, bere egonaldia ahaztezina izan dadin. Basquenjoy Hondarribian, ostatu-hartzaileak etxebizitzan edo inguruetan hartzen ditugu eta bertaraino laguntzen ditugu. Etxebizitzaren eta inguruko ezaugarri bereziei buruz informatzen dugu, eta egiten dituzten galdera eta zalantza guztiei erantzuten diegu. Hondarribikoak gara eta Hondarribian bizi gara.

Gipuzkoa

658726180

basquenjoy@basquenjoy.com

Sarrera-helburua

Egin zaitez bazkide